|
XXXIII. Euskal Zine Bideo Bilera. Lekeitio 2010
PARTE HARTZEKO OINARRIAK
PARTE HARTZEA
1.- Edozein bideo sortzailek har lezake parte Euskal Zine eta Bideo Bileran (EZBB).
LANAK
2.- Lanak DVD (bideo) formatuan aurkeztuko dira.
3.- EZBB denez gero, euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza.
4.- Lanak elaboratuta aurkeztuko dira. Hau da, muntaia-lana egindako bideoak bakarrik onartuko dira.
5.- Lanek ezingo dute 30 minutu baino gehiago iraun.
6.- Pelikularen hasiera eta amaiera ondo adierazten duten lanak izango dira. Lanen kalitatea, bai irudiari zein audioari dagokionez, aldez aurretik kontrastatuko da. Antolatzaileek ez dute onartuko erreprodukzio-sistema lagungarririk eskatzen duen lanik. Ez dira onartuko baldintza horiek betetzen ez dituzten lanak.
AURKEZPENA
7.- Bideo-lana izena emateko orriarekin batera aurkeztuko da. Orriko datu guztiak beteko dira. Antolatzaileek ez dute onartuko datuak bete gabe dituen bideorik.
8.- Derrigorrezkoa da bideoaren argazki edo fotograma bi bidaltzea.
9.- Bideo-lana bere estutze barruan sartuta aurkeztuko da eta estutzean egilearen izen-deiturak eta lanaren ezaugarriak (izenburua, ekoizpen data, iraupena, e.a.) idatziko dira. Disko batek lan bat besterik ez du izango. Ez da onartuko lan bi edo gehiago duen diskorik edo euskarririk.
10.- Lanak aurkezteko azken eguna 2010ko irailaren 10a izango da.
11.- Lanak helbide honetara bidaliko dira, edo eskura eman:
XXXIII. Euskal Zine Bideo Bilera
Eusebio Erkiaga Kultur Etxea
R. M Azkue 5
48280 Lekeitio
Informazio gehiago jasotzeko:
Telefonoa: 94 624 34 82
Faxa: 94 624 32 86
Mugikorra: 688 653 054
e-maila: info@bideobilera.com
www.bideobilera.com
12.- Antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik lanek izan ditzaketen kalteen gainean. Hala ere, antolatzaileek euren esku dauden neurri guztiak hartuko dituzte, lanek kalterik ez izateko.
13.- Antolatzaileek ez dute bere egiten bideo-lanetan egiten diren adierazpenak, erabilitako irudiak edota isuritako iritziak. Beraz, ez dute horien gaineko inolako erantzukizunik.
SARIAK
14.- Egileek beheko taulan azaltzen diren arlo edo motaren baten kokatu beharko dituzte euren bideo-lanak. Taulan agertzen dira, halaber, irabazleek eta bigarrenek jasoko dituzten sariak sailez sail:
ARLOAK MOTAK SARIAK
Sormenezkoa Amateurra 1. saria 1.200 ? eta Zilarrezko Antzarra
2. saria 800 ? eta Antzarra
Argumentuzkoa Amateurra 1. saria 1.200 ? eta Zilarrezko Antzarra
2. saria 800 ? eta Antzarra
Dokumentala edo erreportajea Amateurra 1. saria 1.200 ? eta Zilarrezko Antzarra
2. saria 800 ? eta Antzarra
Sormenezkoa Profesionala 1. saria 1.600 ? eta Zilarrezko Antzarra
2. saria 1.100 ? eta Antzarra
Argumentuzkoa Profesionala 1. saria 1.600 ? eta Zilarrezko Antzarra
2. saria 1.100 ? eta Antzarra
Dokumentala edo erreportajea Profesionala 1. saria 1.600 ? eta Zilarrezko Antzarra
2. saria 1.100 ? eta Antzarra
Epaimahaiak sei irabazleen artean bat aukeratuko du bilerako filmik onena. Sari horren irabazleari garaikur berezia emango zaio. Sariak erretentzio fiskalari lotuta daude.
15.- Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko ahalmena du.
16.- Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleak amaierako ekitaldira sariak jasotzera etortzea eskatzen da, edo bestela, norbait bidaltzea euren ordez. Etortzerik edo inor bidaltzerik ez badute, hamabost eguneko epea izango dute dagokien saria Lekeitioko Kultur Etxean eskuratzeko. Epe hori behin agortuta, sariak jasotzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
17.- Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira.
AUKERAKETA
18.- Aurkeztutako lanak aurretiaz aztertu eta aukeratuko ditu Aukeraketa Batzorde batek.
19.- Ez dira onartuko aurreko urteetako edizioetara aurkezturiko lanak.
20.- Euskal Zine eta Bideo Bileraren XXXIII. ediziora aurkeztu eta onartutako bideo-zintak Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan emango dira, 2010eko azaroaren 23, 24, 25, 26 eta 27an.
21.- Partehartzaileak dira aurkezturiko lanen eskubideen jabeak. Hala ere, antolatzaileek eskubidea dute aukeraturiko filmen zatiak edo film osoak zinemaldiaren promozioan erabiltzeko. Promozio-lan hori egiteko edozein era erabil daiteke (internet, argazkiak,?).
22.- Euskaraz egindako ikus-entzunezkoen sektorea promozionatzea da zinemaldiaren helburua. Zinemaldiak, beraz, ez du inola ere dirua irabazteko asmorik. Hortaz, parte hartzaileek izena ematearekin batera uko egiten diote zinemaldian lan horiek emateagatik egile eskubideak eskuratzeari.
23.- Baldintza hauek aldatzea antolatzaileen esku gelditzen da.
|