XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilera 2009
Azaroak 24, asteartea, iluntzeko 7:30ean, Ikusgarri zinema aretoan EZBBra aurkeztutako lanen emanaldia.
1.- K. Markoleta.
Egilea: Aitor Garcia Auzmendi.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 9’ 39’’.
Sinopsia: Mattin Frantziatik itzuli da bere kideekin elkartzeko. Ordu gutxi falta dira.
2.- Irakeko Kurduak: Bizitza bazterbidean.
Egilea: Karlos Zurutuza Aguado.
Ezaugarriak: Profesionala, Dokumental edo erreportaia, 30’.
Sinopsia: Bost istorio anonimo, Ekialde Hurbileko bazter ahaztu batean: Spa-Fitness gune bat ireki duen enpresari ausart bat; mina eremu albo batean bizi den familia bat; PKKko gerlariak eta Turkiar bonben biktima kolateralak; Siriatik Iraken aterpe aurkitu duen dantzari familia bat...Oso bizitza desberdinak eta, aldi berean, oso antzekoak: duintasunez bizirik irauteri ekin dioten kurduenak, hain zuzen.
3.- 2 x 1.
Egilea: Naia Muñoz Murua “Artalde”ren izenean.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 9’ 37’’.
Sinopsia: Aitzol supermerkatura joan da azken orduko erosketak egitera, han itxita geldituko da dendariarekin, Maddirekin batera, bien artean erakarpena sortu orduko hiru lapur sartuko dira supermerkatuan.
4.- Clark eta Boris.
Egilea: Iñigo Garcia Agirrezabalaga.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 11’ 30’’.
Sinopsia: Aspaldian elkar ikusi ez diren bi lagunen bizitzak asko aldatu dira azken urteetan.
5.- Egun polit bat hondartzan.
Egilea: Pendejo.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 0’ 45’’.
Sinopsia: Egun polit bat hondartzan.
6.- Deabrua.
Egilea: Jose Antonio Seoane Abucide.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 6’ 06’’.
Sinopsia: Denok gure barruan deabrua suntsiezin bat daukagu.
Azaroak 25, asteazkena, iluntzeko 7:30ean, Ikusgarri zinema aretoan EZBBra aurkeztutako lanen emanaldia.
1.- Itzulera.
Egilea: Juan Angel Lekanda Ilarramendi.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 20’ .
Sinopsia: Jon berriro kalean da. Hamar urte pasatu dira eta orain bere unean kanpoan laga zuena berreskuratzera dator.
2.- “Kristal kolpatuak” – Governors taldea.
Egilea: David Zabala Erezuma – Paul Urkijo Alijo.
Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 4’ 14’’.
Sinopsia: Governors taldearen bideoklipa.
3.- Nora goaz?.
Egilea: Joseba Leizeaga Arriaga.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumental edo erreportaia, 30’ .
Sinopsia: Izaditik bereizteko eta urruntzeko mugitu gaituen gogo ustelak, gure burua izaditik kanpo, izadia garaitu duenaren gisa ikuserazi digu, gure buruari ziri ederra sartuz. Izaditik kanpora begiratzeko joera nabarmen bat dago, baina unibertsoaren mugak ezagutzen ez ditugun izadi honetan hori ezinezkoa dela egiaztatuko dugu. Sakon hausnartu ezkero garbi azaltzen zaigu, izadia eta gu bat gara, eta ezin gara bereiztu, ezinezkoa da. Gizakia izadiarekin bat dela, izadia dela, ulertuz, gizakiok egiten ari garen guztia, hondamendia barne, izadiaren baitakoa dela, naturala dela onartu beharko genuke. Oarsoaldea lagin gisa hartuz, gizakiok izadian eragiten ari garena aztertu dut, gizakia eta izadia aurrez-aurre azalduz.
4.- Esaiok.
Egilea: Joseba Rogriguez Arza.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 7’.
Sinopsia: Iker maiteminduta dago.
5.- Aisureta.
Egilea: Xabat Lertxundi Ayerza.
Ezaugarriak: Amateurra, Dokumental edo erreportaia, 9’ 20’’.
Sinopsia: Mikel Lertxundik egokitu duen aisureta Arte-Natura gunea ematen da ezagutzera. Eskultoreari ideia elikatzen eta taxutzen lagundu dioten naturako pasaia eta irudi iradokiarren bidez aisuretaren espiritua, naturaren artea eta artearen natura erakusten da.
Azaroak 26, osteguna, iluntzeko 7:30ean, Ikusgarri zinema aretoan EZBBra aurkeztutako lanen emanaldia.
1.- Ongi etorri lagun.
Egilea: Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Eriz.
Ezaugarriak: Profesionala, sormenezkoa, 4’ 25’’.
Sinopsia: AEK-k antolatutako 16.korrikaren bideoklipa da "Ongi etorri lagun". Jon Maiaren hitzekin eta Betagarri talde arabarraren musikarekin aurtengo korrika sustatzeko AEK-rentzat ekoiztutako lana.
2.- Kantatzen ez duen herria, herri hila da.
Egilea: Iban Gorriti González.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumental edo erreportaia, 14’.
Sinopsia: Bonbardaketa batek haurtzaroa lapurtu zien. Alberto Barreñak, Jesus Moreno eta Jose Antonio Olea, 1937ko umeek, egun hartan lurperatutako oroimena berreskuratu gura dute, sarritan ume izateari eutsi egiten die, bonbek eramandako aita, ama, neba.arreba eta laguna gogoratzeko. Guri, hurrengoko belaunaldiei, ahazturaren kontra borrokatzeko.
3.- Ñooooo!.
Egilea: Ander San Sebastian Aboitiz.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 5’.
Sinopsia: 2000 urtean Budweiser zerbeza markak eginiko iragarpenaren moldaketa lekitxar erara.
4.- Jainkoen urrea.
Egilea: Alberto Bilbao Ariztimuño.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 30’.
Sinopsia: 1493. Cristobal Colon Gaztelara itzuli eta karabela baten hondakinez eginda gotorleku baten dira 39 kristau eguneroko islanbilakaz kantsata eta latzakaz aspertuta lau bizkaitarrek El Dorado ametsaren atsetik ihes egin dabe oihanaren barrura….
5.- Hara non ziran….
Egilea: Iñaki Beraetxe Illarreta.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 3’ 27’’.
Sinopsia: Hara nun ziran mendi maiteak, hara nun ziran zelaiak, baserri eder zuri zuriak, iturri eta ibaiak...!.
6.- Erabakiak.
Egilea: Joseba Rodriguez Arza.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 4’.
Sinopsia: Amets, hamar urteko mutikoa, kamara aurrean jarri da.
7.- Alazean.
Egilea: Juan Bidegain Urruzuno.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumental edo erreportaia, 22’ 22’’.
Sinopsia: Margolanen edozein museo bisitatzen dugunean, kuadroen alboetan zintzilika egoten den txartelak gure arreta erakartzen du: “EZ UKITU. Pedro Lasarte-ren Alazeko kuadro hauen aldamenean UKITU, MESEDEZ UKITU txarteltxoa egon beharko litzateke eskegita; ez baitira soilik ikusteko kuadroak: begietatik sartu bai, baina ukituz sentituak izateko eginak baitira. Kuadroak, beraiek, eskatzen diote ikuslegoari ukitzea; marrazkia, arrantzaleak, kuadroetatik atera bezala egiten dira, ikuslea beraien txalupan sartzea gonbidatuz. Ukitzerakoan, begiak itxiz gero, ikuslea mariñelekin karelean egongo balitz bezala sentituko da, alazean, atunak arrantzatzen.
8.- Ezin ahaztu.
Egilea: Idoia Solores Etxabe.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 6’.
Sinopsia: Bihotzeko tristura eta bizitzaren argiaren kontrastea.
9.- 4 izkina ziztrin
Egilea: Urregarai L.H.5 – L.H.6.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 4’ 24’’.
Sinopsia: Laukitxo bere lagun biribilekin olgetan dabil. Etxerako deia entzutean danak sartzen dira, laukitxo izan ezik, atea biribila da eta. Lagunek lagundu nahi diote....
Azaroak 27, ostirala, iluntzeko 7:30ean, Ikusgarri zinema aretoan EZBBra aurkeztutako lanen emanaldia.
1.- Alluitz.
Egilea: Txema Ormaetxea Isasi.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumental edo erreportaia, 18’.
Sinopsia: Alluitz mendiaren igoeraren abentura eta bitxikeriak.
2.- Egunkaria libre.
Egilea: Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Eriz.
Ezaugarriak: Profesionala, dokumental edo erreportaia, 10’.
Sinopsia: Egunkaria egunkari bat zen. Zen. Zendu zuten. Arrazoia? Behar al du ba arrazoirik inkisizioak euskal kazetaritza librea itotzeko?.
3.- Oroitzen.
Egilea: Jokin Leniz eta Koldo Akordarrementeria.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 7’ 56’’.
Sinopsia: Aliziak bere urrezko ezteiak ospatuko ditu eta bere senarraren zain dago.
4.- Alejandro Tapia “Natura ixila”.
Egilea: Iñaki Beraetxe Illarreta.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumenta edo erreportaia, 14’.
Sinopsia: Alejandro Tapia margolari eta eskulturgilearekin solasean.
5.- Margot.
Egilea: Iosu Azkue Odriozola.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 7’.
Sinopsia: Margot lore bat da. Bapatean bere ezintasunaz ohartzen da.
6.- Nola egin beldurrezko “peli” bat.
Egilea: Aitor Zugadi.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 6’ 55’’.
Sinopsia: Beldurrezko film bat egiteko pautak era arraro xamar batean kontatuak.
7.- Egiatik gezurrezko bizitzara.
Egilea: Iñaki Andonegi, Ander Odriozola eta German Rubio.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 4’ 16’’.
Sinopsia: Gazte bat bere patuari azalpena bilatu nahian abil. Egia aurkitzeko loturak bilatu behar dira.
8.- Armiarma-gizona.
Egilea: Kiki Hilerrian taldea.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 3’.
Sinopsia: Armiarma gizonaren abentura berri bat: arriskutik salbatzetik, arrisku bat izatera.
9.- Balearen kanta.
Egilea: Josu Aranbarri Aramaio.
Ezaugarriak: Amateurra, sormenezkoa, 5’.
Sinopsia: PIZTIAK taldearen BALEAREN KANTAren bideoklipa.
10.- Black box.
Egilea: Asier Mendoza Etxabe.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 5’ 30’’.
Sinopsia: Tranpa bat bihur daitekeen ikuskizuna. Bertan arrakastatsu bilakatzeko irrikan dagoen norbait. Denbora azkar doa ikusleak gertatutakoaz ohartzen ez diren bitartean.
11.- Che-ren ispiritua bizirik.
Egilea: Jon Grande Badiola.
Ezaugarriak: Amateurra, dokumental edo erreportaia, 10’.
Sinopsia: 2008ko urria, Santiago de Cuba. Goizean goiz Radio Rebelderen sintonian CHE hil zuten 48. urteurrenean omenaldia egingo diotela entzun dugu. Taxi zahar bat hartu eta ospakizun erdian agertu gara.
Azaroak 28, larunbata, iluntzeko 7:30ean, Ikusgarri zinema aretoan EZBBra aurkeztutako lanen emanaldia.
1.- Azkena, Segundo.
Egilea: Nahikari Beltza Calvo.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 5’.
Sinopsia: Segundok, edadetu gizona denak, ospitaleko gela batean heriotzari egin behar dio aurre.
2.- Asämara.
Egilea: Jon Garaño.
Ezaugarriak: Profesionala, dokumental edo erreportaia, 9’.
Sinopsia: Asämara: lan egitera behartuak, bizimodua ateratzera behartuak. Egoera horretan daude gaur egun Afrikako milioika haur, hain gazteak izan arren. Hirian zein landan, bat bera dute borroka: bizirik irautea.
3.- 0:01:30.
Egilea: Iñigo Acha Gómez.
Ezaugarriak: Amateurra, argumentozkoa, 4’ 27’’.
Sinopsia: Zenbat denbora behar duzu bizirik ateratzeko?.
4.- Berun arraina.
Egilea: Paul Urkijo Alijo.
Ezaugarriak: Profesionala, argumentozkoa, 15’.
Sinopsia: Itsas biologiako ikasle zinesgaitz bat euskal arrantzale herri galdu batetara doa arrain arraro baten ikerketa bat egiteko asmoz. Han, nahi gabe, itsaslami ipuin makabro batean murgilduko da.
Ondoren, Gorka Zabaleta euskal kantautore gaztearen emanaldiarekin girotuta eta Estitxu Fernandez eta Julio Ibarrak aurkeztuta, sari banaketa izango da.
XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilerako epaimahaia hurrengo aditu hauek osatuko dute:
Koldo Gutierrez, errealizadorea; Elena Marrodan, grafitzailea; Begoña Vicario eta Saioa Olmo, biak ala biak, EHUko Arte Ederretako irakasleak.
|