Euskal Zine eta Bideo Bilera
Nor gara gu

ZER DA EUSKAL ZINE ETA BIDEO BILERA, (EZBB).

      1978an sortu zenetik helburu bat du Euskal Zine eta Bideo Bilerak, euskaraz egiten direnikus-entzunezko lanak jendearen aurrera atera eta zabaldu. Helburua aldatu ez bada ere bideak eta bitartekoak ez dira gaur hasi ginen hartakoak, jakina. Dena aldatzen da eta gurea ere bai.

Hasiera haietan ez zen euskarazko telebistarik, ez bideorik eta Euskal Herrian ikus-entzunezko arloan profesionalki latzen zen guztia, asko ez hala eta guzti ere, erdaraz egina zen. Euskaraz, ezer gutxi. Amateurren pelikulak bakarrik eta oiek ematen hasi ginen. Lehenengo erakusten bakarrik, geroago lehiaketa jarriz. Hasieran, esan bezala, amateurren lanak baino ez, urteak pasa ahala eta ekoizpen profesionala hedatu ahala hauen pelikulak ere bai.

      Aspaldiko denbora haietan 8 eta super 8ko lanak erakusten eta lehiatzen ziren Lekeition, gaur egun berriz, merkatuak eskaintzen dituen formatorik aurreratuenetan egindako ikuskizunak igarotzen dira gure jaialditik.

      Erakutsi eta lehiatu, zabaldu azken finean. Hori da gure helburua eta horretara doaz gure asmoak. Hori, orain arte, Lekeition hiru lau egun emanaldiz beteriko egitasmo batekin burutzen genuen, baina aurtendik aurrera urte osora eta mundu osora zabaldu nahi dugu, gurera datozen lanak guztiak interneten jarriz. Euskaraz egiten den ikus-entzunezko lanaren lagin adierazgarri bat denon eskura jarriz.

      Azken baten, lehenago esan bezala, gure ikus-entzunezko ekoizpena zabaldu hogeitak urteotan bezala eta, orain arte erakutsi izan dugu legez, horretarako bitarteko guztiak erabiliz.



© 2004 Euskal Zine eta Bideo Bilera